“Nire barneko mendiak” liburuaren aurkezpena gaur

Gaurko egunez Nire barneko mendiak, Montañas de mi interior liburuaren aurkezpena egingo da Beasainen. Arratsaldeko 19.00tan Usurbe antzokiko sarreran izango da.

Liburuaren kartela.

Liburuaren idazlea eta ekoizlea den Jose Mari Azpiazu  bertan izango da. Baita euskerazko bertsioaren arduraduna izan den Leire Plazaola beasaindarra ere. Hauekin batera Jose Marik urte luzeetan bidelagun izan dituen mendigoizaleren bat ere egongo da.

Aurkezpena gaztelerazko nahiz euskerazko bertsioarena egingo da.

Ondoren mokadutxo bat izango da gerturatutakoentzat eta baita Azketa ahots taldearen emanaldia ere.

Elikagaien bilketa gaur eta bihar

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak urtero egiten duen janari bilketarekin laguntzeko asmoz, Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteko kideok ere bertan izango gara.

Gaur eta biharko ordutegia eta txandak hauexek:

OSTIRALA 27

  • Lidl Olaberria: 13:00 – 16:00
  • BM Senpere: 16:00 – 19:00

LARUNBATA 28

  • DIA San Ignacio kalea: 9:00-13:00
  • BM Senpere: 9:15 – 13:00 // 13:00 – 16:00

Janari bilketan lagundu nahiko bazenute, hobekien datorkizun txanda aukeratu, gerturatu lasai eta lagundu.

http://www.bancoalimentosgipuzkoa.org/imagenes/GR2015cartel.jpg   http://www.bancoalimentosgipuzkoa.org/imagenes/GR2015prioridades.jpg

Aitor Aldasorori elkarrizketa Gipuzkoako Hitzan: “Zabortegia ireki nahi bazuten, aurretik egin behar zituzten lanak”

Urriaren 30eko Berria egunkariko Gipuzkoako Hitza gehigarriak Beasaingo alkate eta Sasieta Mankomunitateko buru den Aitor Aldasorori eginiko elkarrizketa mamitsua -eta hau ere kezkagarria- zekarren.

Gaiak duen interesagatik eta herritarroi epe motzean gure ekonomian eragingo zaigun trastornoagatik, elkarrizketa hau ere bere osotasunean eskeintzen dugu blogean.

Oharra: Irudian sakatuta, elkarrizketa .pdf [63Kb.] fitxategi bakar batean eskuratuko duzu.

Aitor Aldasorori Gipuzkoako Hitzan eginiko elkarrizketa. 2015/10/30.

Aitor Aldasorori elkarrizketa NdGn: “El desfase de Sasieta supondrá un incremento de un %40 de media en las tasas de basura.”

Atzoko egunez DiarioVasco egunkariaren txanda bazen, gaurko egunez Noticias de Gipuzkoa egunkariak Beasaingo alkate eta Sasieta Mankomunitateko buru den Aitor Aldasorori eginiko elkarrizketa mamitsua -eta hau ere kezkagarria- dakar.

Gaiak duen interesagatik eta herritarroi epe motzean gure ekonomian eragingo zaigun trastornoagatik, elkarrizketa hau ere bere osotasunean eskeintzen dugu blogean.

Oharra: Irudietan sakatuta, elkarrizketa .pdf [2Mb.] fitxategi bakar batean eskuratuko duzu.

AITOR_ALDASORO_NdG_03_11_2015_EL DESFASE_DE_SASIETA_SUPONDRÁ_UN_INCREMENTO_DE_UN_40_DE_MEDIA_EN_LAS_TASAS_DE_ BASURA_01

AITOR_ALDASORO_NdG_03_11_2015_EL DESFASE_DE_SASIETA_SUPONDRÁ_UN_INCREMENTO_DE_UN_40_DE_MEDIA_EN_LAS_TASAS_DE_ BASURA_02

Aitor Aldasorori elkarrizketa DVn: “La situación en Sasieta se veía venir”

Atzoko egunez DiarioVasco egunkariak Beasaingo alkate eta Sasieta Mankomunitateko buru den Aitor Aldasorori eginiko elkarrizketa mamitsua -eta kezkagarria- zekarren.

Gaiak duen interesagatik eta herritarroi epe motzean gure ekonomian eragingo zaigun trastornoagatik, elkarrizketa bere osotasunean eskeintzen dugu blogean.

Oharra: Irudietan sakatuta, elkarrizketa .pdf [96Kb.] fitxategi bakar batean eskuratuko duzu.

Aitor Aldasorori DVn eginiko elkarrizketa.AITOR_ALDASORO_Intentaremos_que_la_subida_sea_la_menor_posible_pero_la_tasa_de_la_basura_subirá_seguro_02