Septiembre 2014

beasainen_zurekin

Newsletter, 0. alea. 2014ko iraila.

Newsletteraren lehenengo alean hiru dira jorratutako gaiak: En éste primer número del newsletter son tres los temas tratados:

Ikasturte berria: JARRERA, GAITASUNAREN aurretik

Abiatu berri da 2014-2015 ikasturtea. Ongi etorri ikasgeletara beasaindar ikasleok.

Beasaingo eskola errolda era honetara dago osatua:

  • Haur hezkuntza: 761
  • Lehen hezkuntza: 980
  • Heziketa berezia 9
  • Bigarren hezkuntza: 811
  • Batxilergoa: 345
  • Lanbide heziketa: 118
  • Unibertsitateko ikasle kopurua Beasainen: 700 inguru.

Gazteok zarete Beasainen etorkizuna. Askotan entzun duzue hori bera. Horregatik duzue zeuon burua prestatzeko ardura osoa, ez soilik zuen profil pertsonala hobetzeko, baita gizarte onurari ekarpen bat egiteko ere.

Gizarteak ez zaituzte eskuratuko dituzuen tituluen arabera neurtu behar, ezta behar ere; horiek zuen gaitasunaren erakusgarri dira; aldiz, pertsonalki zuen buruarekiko eskakizunagatik eta gizartearekiko konpromisoagatik neurtu behar zaituzte, hau da, duzuen jarreragatik.

Ez ahaztu jarrerak gaitasunari gaina hartzen diola eta balorerik gabeko ezagutzak ez duela gizarte onurarik eragiten.

Prestakuntza ezinbestekoa da, giza garapenaren oinarria. Argi, ordea: Formazioak alderdi ugari ditu eta oinarrizkoena baliagarrien izan gaitezen hartan trebatzea da, gizarteari giza kalitatezko balio handiagoa ekarriz.

Hautatu dugun horretan adituak izatea da gakoa eta geure burua ziur ikustea.

Zuen jomuga lanbide prestakuntzako ikastetxea izatea edo unibertsitatea izatea ez da hain garrantzitsua; bai, ordea, emateko duzuen gaitasuna, jasotako ezagutza eta egunero gogotik abian jartzeko ilusioa.

Gurasoon ardura da seme-alaben prestakuntzan bidea urratzea. Izan ere, formazioa ez du soilik alderdi akademikoak osatzen, bestelako gozagarriez hornitua behar du izan, etxetik beretik ezarritako baloreez, besteak beste, ahalegina, eskakizuna, hobetzeko  grina eta kontsumo ohituretan neurria.

Hitz labur esateko, gizarte  bihozbera eta zuzenagoa, osasuntsuagoa eta elkarbizitzarako atseginagoa egiten laguntzea da helburua. Ikasteak ezagutza emateaz gain, bizitzaren alde gizatiarra lantzeko baliabidea izan behar du.

Izan zaitezte saiatuak eta langile finak, hori baita emaitzak jasotzeko bide bakarra.

Aitor Aldasoro

Beasain lagunkoia: ADINEKOAK, lokomotorrak, ez bagoiak

Joan zen uztailaren 3an Euskadi Lagunkoia Sustraietatik izeneko ekimena publikoki eta ofizialki aurkeztu zen. Erakundeen babes osoarekin aurkeztu ere, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Juan Mari Aburto eta Jon Darpón sailburuak bertan zirela.

Aburtok esandakoa ekarri nahi nuke hona: “Euskadin 65 urtetik gorako adinekoen talde zabala dugu, gaitasun fisiko eta adimenezkoak bete-betean dituena; horiek izugarrizko ekarpena egiten dute egunero, ekonomikoki zenbatestea ezinezkoa zaiguna, eta pertsona horiei esker euts diezaiokegu gure gizarte ereduari…” eta segidan gaineratu zuen: “Eusko Jaurlaritzatik zahartzaro aktiboa jomuga duten programak garatzeko politikak bultzatzen ditugu, bizi-molde aktiboen bitartez osasuna zaintzeko eta adinekoen parte-hartzea bultzatzeko…”

Eta testuinguru honetan kokatu zuen Aburtok, hain zuzen ere, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik programa.

Baiki, eta hau da egiaz berria eta berritasuna, ekimen honen helburua adinekoek duten potentziala zuzenean baliatzea da, Euskadin lagunkoi mugimenduaren gidari eta eragile bihurtzeko.

Oinarri-oinarrian helburua da adinekoek, adin guztietako hiritarren parte-hartzearekin batean, geure auzo, herri eta hirietako oztopoak ezabatzeko eta espazio fisikoak egokitzeko lan egin ahal izatea, ez bakarrik kale, eraikin eta ekipamendu publikoetan, baita merkataritza areto eta establezimendu pribatuetan ere.

Aldi berean erkidego lagunkoiak bultzatu nahi dira, pertsonen arteko bizikidetza sustatu, helburu bikoitza xede hartuta: Euskadin oztopo fisikorik gabeko eta pertsonen artean trabarik gabeko bizikidetza gertagarri izatea.

Erronka oso erakargarria iruditzen zait, besteak beste, ekimen honek nori berea ematen diolako eta gehien eman eta irakatsi diezaguketen haiek, adinekoak, punta-puntara ekartzen dituelako.

Azkenik esan nahi dut ekimenari berritzailea irizten diodala, orain urte gutxira arte adinekoekin uztartu ohi ziren mendekotasun eta gaixotasun moduko kontzeptuei gaina hartu eta egungo ideia berrituekin ordezkatzen dituelako, parte-hartze soziala eta belaunaldi-arteko solidaritatea, hain zuzen ere.

Ez dezagun ahantz adinekoak direla Euskadik duen aktiborik garrantzitsuena, haien ezaguera eta eskarmentua lagun, eta Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen Euskadi Lagunkoia ekimenak zentzu onez haien esku jartzen duela Euskadi herrialde lagunkoiagoa izaten laguntzeko egitekoa.

Aitor Aldasoro

#beasainenzurekin 0. alea

beasainenzurekin_0_eu

 

Nuevo curso: ACTITUD por encima de la APTITUD

Acaba de comenzar el nuevo curso escolar 2014-2015. Bienvenidas y bienvenidos a las aulas, escolares y estudiantes de Beasain.

El censo escolar de Beasain se resume así:

  • Haur hezkuntza: 761
  • Primaria: 980
  • Educación Especial: 9
  • Secundaria: 811
  • Bachiller: 345
  • La formación profesional: 118
  • Número estimativo de universitarios de Beasain: 700 aprox.

La juventud sois el futuro de Beasain. Os lo han dicho muchas veces. Por esa razón, tenéis la responsabilidad de formaros no sólo para aspirar a mejorar vuestra posición personal sino también para contribuir al bien social.

La sociedad no puede ni debe valoraros por los títulos que conquistéis, que son reflejo de vuestra aptitud, sino por vuestra exigencia en lo personal y por vuestro compromiso con la sociedad, es decir por vuestra actitud.

Recordad que la actitud supera a la aptitud y que el conocimiento sin valores no reporta beneficio social.

La formación es fundamental, la base para el desarrollo humano. Pero ojo: la formación tiene múltiples vertientes, y lo fundamental es estudiar aquello en lo que podemos ser más útiles y aportar mayor valor a la sociedad con calidad humana.

Se trata de ser competentes y sentirnos seguros en aquello que hemos elegido.

Lo que importa no es que vuestro destino sea un centro de formación profesional o una universidad, sino la capacidad de aportar, el conocimiento adquirido y la ilusión de ponerlo en práctica cada día con entusiasmo.

Las madres y los padres también tenemos un alto nivel de responsabilidad en la formación de nuestros hijos. Y es que la formación no puede sustentarse sólo en lo académico, sino que ha de estar arropada por valores que sobre todo hemos de inculcar desde casa, como son el esfuerzo, la exigencia, la superación y la moderación en los hábitos de consumo, por poner algunos ejemplos.

En definitiva, se trata de contribuir a hacer una sociedad más humana y justa, más saludable y también más agradable para la convivencia. Se debe estudiar no sólo para acumular conocimiento, sino para mejorar la parcela humana de la vida.
Aprovecho para animaros a ser esforzados y perseverantes, pues es la única manera de obtener resultados.

Aitor Aldasoro

Beasain lagunkoia: Personas mayores, locomotoras y no vagones.

El pasado 3 de julio se presentó pública y oficialmente la iniciativa Euskadi Lagunkoia Sustraietatik. Amplio respaldo institucional con presencia activa del Lehendakari Iñigo Urkullu y los Consejeros Juan Mari Aburto y Jon Darpón.

Destacaría lo dicho por Aburto: “en Euskadi existe un amplio grupo de personas mayores de 65 años en plenas capacidades físicas e intelectuales, que están realizando una gran aportación, imposible de cuantificar económicamente, tanto que gracias a estas personas mantenemos nuestro modelo social…” Acto seguido: “desde el Gobierno Vasco venimos impulsando políticas para desarrollar programas de envejecimiento activo, tanto para favorecer la salud mediante hábitos de vida activos como para promover la participación de las personas mayores…”

En este contexto situó Aburto la iniciativa Euskadi Lagunkoia Sustraietatik.
En realidad –aquí radica la novedad y la noticia- esta iniciativa tiene como fin aprovechar de modo directo el potencial de las personas mayores para convertirlas en líderes y motores del movimiento de la amigabilidad en Euskadi.

Consiste básicamente en que las personas mayores, con la participación de ciudadanas y ciudadanos de todas las edades, van a poder trabajar para eliminar barreras y adaptar los espacios físicos de nuestros barrios, pueblos y ciudades a sus necesidades y a las del resto de personas…No sólo en lo que respecta a calles, edificios y equipamientos públicos, sino también en los referente a locales comerciales y establecimientos privados.

Consiste también en fomentar comunidades amigables, impulsar la convivencia entre personas, con el doble objetivo de que en Euskadi sea posible vivir sin obstáculos físicos y convivir sin barreras entre personas.
El reto me parece fascinante, entre otras razones, porque esta iniciativa hace justicia con quienes más nos pueden seguir aportando y enseñando, como son las personas mayores.

Finalmente, la iniciativa me parece innovadora porque en relación a las personas mayores supera los conceptos hasta hace unos años relacionados con la vejez, como dependencia y enfermedad, para sustituirlas por ideas actuales, como participación social y solidaridad intergeneracional.

Tengamos bien presente que las personas mayores son el activo más importante con que cuenta Euskadi,  por sus conocimientos y por su experiencia, y que Euskadi Lagunkoia, impulsada desde el Gobierno Vasco, pone con buen criterio en manos de estas personas la tarea de contribuir a hacer de Euskadi un país amigable.

Aitor Aldasoro

#beasainenzurekin nº 0

beasainenzurekin_0_es

Leave a Comment