Garaiz gabiltz: El manifiesto de los 33

1980. urtean euskal kulturako hogeitamairu lagunek gure herriak bizi zuen basakeria lazgarria salatzeko agiri argi eta zuzena sinatu zuten [.pdf 63Kb.].

Fitxategi deskargarri gisa eskuragarri jartzeaz gain, bere osotasunean blogean irakurtzea merezi duelakoan gaude. Honatx:

AÚN ESTAMOS A TIEMPO
(Manifiesto de los 33 contra el terrorismo de ETA)
27/05/1980

Read more

1894-07-14: Sabino Aranak lehenengo aldiz ikurriña zintzilikatuko du

Sabino Aranak argi ikusi zuen, hasiera-hasieratik, Herri baten nortasuna defendatzeko beharrezkoa zela sinboloak erabiltzea, edo sortzea behar izanez gero.

XIX. mendean egun Europan ezagutzen ditugun estatu modernoak eratzen ari zirenean, estatu hauek beraien ikurrak zituzten bezala, Euskal Herriarentzat ere bereak sortzearen beharra ikusi zuen Sabino Aranak.

ikurrina

Hala nola sortu zuen lehenengo ikurra bandera bat izan zen, “ikurrina”, eta horren ostean izen bat, “Euzkadi”, eta “Euzko Abendaren Ereserkia”.

Read more

EAJ-PNVk hobekuntzak lortu ditu Beasaingo RENFEren azpiegitura eta zerbitzuetan

EAJko Kongresuko eta Senatuko kideekin prentsaurrekoa
EAJko Kongresuko eta Senatuko kideekin prentsaurrekoa

– Aitor Aldasoro hautagaiak azpimarratu duenez Kongresuan Eusko Abertzaleak taldeak aurkeztutako ekimena talde jeltzale biek azken hilabeteetan beasaindarren interesen defentsan garatutako lan amankomunaren emaitza da.

– EAJ-PNVk Sustapen Ministerioaren konpromisoa lortu du RENFEren lineak Beasainen eragiten duen ingurune-zarataren inpaktua aztertzeko, berau arintzeko neurriak ezartzeko, andenetako irisgarritasuna eta argiztapena hobetzeko eta baita trenen maiztasuna handitzeko ere.

Read more

Gorde gure helbide berria: www.eajpnvbeasain.eus

2014ko abenduaren 3a egun garrantzitsua izan da euskaltzaleontzat.

Gure hizkuntzaren normalizazioan Herri gisa aspaldiko partez eman den pausorik garrantzitsuena gertatu da: .eus domeinua publikoki eskuratzeko aukera izatearena.

puntueus_banner300x250Normalizazioan ez bakarrik, euskararen ikusgarritasunean ere itzelezko jauzia eman dugu euskaldunok .eus domeinuarekin.

Beasaingo EAJ-PNVn ere gure Herriak emandako pausoa babestu nahi dugu eta eajpnvbeasain.eus domeinua gure jardun digitalean erabiltzeko jauzia ematea erabaki dugu. Hemendik aurrera hemen izango duzue gure jardunaren berri.

WordPress.com plataforman alojaturik geneukan blogean azkeneko bi urteetan sorturiko artikulu eta edukiak gure blog berrian jada txertatu ditugularik, WordPress.com plataforman ideiak eta pentsakerak partekatzeari utziko diogu: eajpnvbeasain.eus izango da gure etxe berria.

Teknikoki hitzeginda, hiru aldaketa nabarmenduko genituzke:

Beasaingo EAJ-PNVren jauzi teknologikoa

Alde batetik, blog berri honek pluginak instalatzeko aukera ematen digu eta instalatu ditugunen artean WPML deritzana azpimarratu nahiko genuke. Plugin honekin blogeko kudeatzaileok edukien hizkuntza erosoki kudeatu dezakegu eta erabiltzaileek edukien hizkuntza -EU edo ES- artean aukeratu dezakezue. Kasu egin eskubiko zutabean agertzen den “Euskara-Español” aukerari.

Blogeko edukiak bi hizkuntzetan prestatuko ditugunean, erosoen zaizun hizkuntza horren bitartez aukeratu dezakezu. Hala ere kontu egin blog zaharretik inportatu ditugun posten hizkuntza bere horretan utzi ditugula.

SEOa zaharra galdu dugu

Domeinu ezberdinak izanik, eajpnvbeasain.wordpress.com domeinuan geneukan SEOa han geratu da eta blog berriarekin 0tik hasi beharra daukagu. Horren ondorio bezala, gure domeinu berria oraindik ez da Googleeko emaitzean azaltzen. Hau hilabeteak aurrera egin ahala bere kabuz zuzenduko da.

Posta elektroniko berriak

Zehazteke ditugu oraindik erabiliko ditugun behin-betiko email helbideak. Oraingoz, indarrean dauzkagun Gmailekoak erabiltzen jarraituko dugu bainan laister eajpnvbeasain.eus pean izango ditugu berriak. Garaiz jakinaraziko dugu gaia.

Amaitzeko laguntza gonbitea luzatu nahiko genizueke WordPress.com-etik zuen domeinu propiora jauzia egin nahi duzuen guztioi.

Norbaitek guk egin dugun aldaketa teknikoa nola egin ezin asmaturik badabil, kaso egin diezagula iruzkinetan eta prozesua denontzat azalduko dugu.

Oraingoz besterik ez, ongietorriak izan zaitezte denak.