Aitor Aldasorori elkarrizketa Gipuzkoako Hitzan: “Zabortegia ireki nahi bazuten, aurretik egin behar zituzten lanak”

Urriaren 30eko Berria egunkariko Gipuzkoako Hitza gehigarriak Beasaingo alkate eta Sasieta Mankomunitateko buru den Aitor Aldasorori eginiko elkarrizketa mamitsua -eta hau ere kezkagarria- zekarren.

Gaiak duen interesagatik eta herritarroi epe motzean gure ekonomian eragingo zaigun trastornoagatik, elkarrizketa hau ere bere osotasunean eskeintzen dugu blogean.

Oharra: Irudian sakatuta, elkarrizketa .pdf [63Kb.] fitxategi bakar batean eskuratuko duzu.

Aitor Aldasorori Gipuzkoako Hitzan eginiko elkarrizketa. 2015/10/30.

Aitor Aldasorori elkarrizketa NdGn: “El desfase de Sasieta supondrá un incremento de un %40 de media en las tasas de basura.”

Atzoko egunez DiarioVasco egunkariaren txanda bazen, gaurko egunez Noticias de Gipuzkoa egunkariak Beasaingo alkate eta Sasieta Mankomunitateko buru den Aitor Aldasorori eginiko elkarrizketa mamitsua -eta hau ere kezkagarria- dakar.

Gaiak duen interesagatik eta herritarroi epe motzean gure ekonomian eragingo zaigun trastornoagatik, elkarrizketa hau ere bere osotasunean eskeintzen dugu blogean.

Oharra: Irudietan sakatuta, elkarrizketa .pdf [2Mb.] fitxategi bakar batean eskuratuko duzu.

AITOR_ALDASORO_NdG_03_11_2015_EL DESFASE_DE_SASIETA_SUPONDRÁ_UN_INCREMENTO_DE_UN_40_DE_MEDIA_EN_LAS_TASAS_DE_ BASURA_01

AITOR_ALDASORO_NdG_03_11_2015_EL DESFASE_DE_SASIETA_SUPONDRÁ_UN_INCREMENTO_DE_UN_40_DE_MEDIA_EN_LAS_TASAS_DE_ BASURA_02

Aitor Aldasorori elkarrizketa DVn: “La situación en Sasieta se veía venir”

Atzoko egunez DiarioVasco egunkariak Beasaingo alkate eta Sasieta Mankomunitateko buru den Aitor Aldasorori eginiko elkarrizketa mamitsua -eta kezkagarria- zekarren.

Gaiak duen interesagatik eta herritarroi epe motzean gure ekonomian eragingo zaigun trastornoagatik, elkarrizketa bere osotasunean eskeintzen dugu blogean.

Oharra: Irudietan sakatuta, elkarrizketa .pdf [96Kb.] fitxategi bakar batean eskuratuko duzu.

Aitor Aldasorori DVn eginiko elkarrizketa.AITOR_ALDASORO_Intentaremos_que_la_subida_sea_la_menor_posible_pero_la_tasa_de_la_basura_subirá_seguro_02

Sasieta: Prebarikaziotik… 1.6M€ko zulora.

Sasietako zabortegiaren aferak inguruak arrotzen ari dela ez dago ukatzerik. Gaia zertan den eta egungo egoera nondik datorren irakurleari azaltzeko balioko dutelakoan honatx zenbait argibide.

¿Zergatik dago itxita Sasieta zabortegia?

2011ko maiatzaren 5ean, Sasietako zabortegiak Ingurugiro Baimen Bateratua (gazteleraz Autorización Ambiental Integrada) delakoa jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren eskutik.

Baimena baldintzatuta zegoen: Baimenaren bigarren atalean jasotako baldintzak bete ezean (zabortegia inpermeabilizatzea), baimena bertan behera geratu eta Sasieta zabortegia itxi egin beharko litzateke.

Bilduk, hori jakinda, lau urtez ez du ezer egin eta 2014ean Sasieta Mankomunitateko batzarrari, zabortegia behin behineko itxieraren aurrean zegoela adierazi zion.

Sasietan zaborra jasotzen jarraitzeko gutxienezko ingurumen segurtasun baldintzak betetzen ez zirenez, halabeharrez Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak 2014eko abenduan zabortegia behin-betiko isteko agindua eman zuen. 2015eko urtarrilean itxi zelarik, egun, 2015ko urrian, itxita jarraitzen du.

Hala ere, zabortegiaren berirekiera gauzatzeko, berau iragazgaitzeko (inpermeabilizatzeko) beharrezko lanak ezinbestean burutu beharko lirateke. Agerikoa den bezala, iragazgaizte lan horiek gauzatzeko -eta beste edozein proiektu bezala-, proiektua egin (pare bat hilabete gutxienez), lanak esleitu (jendaurrean jarri eta esleitu, hilabete) eta inpermeabilizatze lanak egin (teknikoen arabera hamar bat hilabete) behar dira.

2015eko otsailean proiektua redaktatzeke zegoen. 2015eko maiatzean ere proiektua redaktatzeke jarraitzen zuen.

EAJ-PNVtik salatu genuen, astakeria zela urtebeterako irekitzea (Gipuzkoa osoko zaborrak jaso ezkero urtebetean beteko bailitzake zabortegia) eta horretarako 3M€ xahutzea. Bilduk Gipuzkoako zabortegi bihurtu nahi zuen Sasieta. Bilduk, 6 hilabeterako geldialdi teknikoa zela esan zuen orduan.

Berriro irekitzeko ordea, inpermeabilizatze lan hoiek egin beharko lirateke eta 2015eko irailean, EAJ-PNVko ordezkariok Sasietako Mankomunitatean sartu garenean, proiektuak ere egin gabe daudela ikusi dugu. Zabaldu nahi izanda ere, proiektuak egin behar dira, obrak adjudikatu eta obrak burutu. Guzti horrek, teknikoen iritziz, gutxienez 12 hilabetetik gora joko luke.

Zabortegiak irekita jarraitzeko egin beharreko lana, funtsean, inpermeabilizatze lan bat zen. 2011n hori jakin eta 2014ean ingurumen sailak ixtera behartu arte, Sasietak (Bilduk) ez zituen egin beharreko lanak egin berriro ireki ahal izateko.

¿Zabortegia isteko dirua, zabortegia iragaizteko erabilia?

2015eko maiatzaren 20an Aitor Aldasorok eta Itziar Agirrek eskeinitako prentsaurrekoan salatu zutelarik, maiatzaren 14an Bilduko ordezkarien aginduz, zabortegia isteko lanak ordaintzeko erabili beharra zegoen dirua, -ia 3 miloi euro-, zabortegia inpermeabilizatzeko erabiltzea erabaki zuen. Prebarikazio argia [.pdf 50Kb.], alegia.

¿Zabortegia ia betea?

Zabortegia itxi zenerako, Sasieta Mankomunitateko 22 herrietako zaborrez gain, Tolosaldeko eta Donostialdeko zaborrak ere jasotzen zituen.

Honek bere betetze maila azkartzea ekarri zuen. Teknikoen arabera beti ere, %90ean beteta dago zabortegia eta berriro irekiko balitz, gehienez ere urtebete jaso ahal izango ditu Gipuzkoa osoko zaborrak.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren aginduz beraz, zabortegia geldialdian sartu zen. Bilduren asmoentzat, behin-behinekoa beharko luken geldialdia.

Aurreikuspen okerrak, zuloa eragin du zabortegiko kontuetan

Zabortegia berriro irekitzeko ezinbesteko baldintza berau iragazgaizteko lanak burutzea zen.

Bilduk zabortegia inpermeabilizatzeko proiektua prestatu, lanak esleitu eta egin ez dituenez, 2015ean aurreikusi zituen diru sarrerarik -78€/tonako- ez du izan. Eta horrek 1.665.000€ko zuloa sortu dio Sasieta Mankomunitateari bere kontuetan.

Esan, zaborra jasotzez uzten genionerako, 20 urteetako esfortzuaren ondoren, 1M€ aurreztuta zutela Sasietako herriek, tasen igoerari aurre egiteko. 

20 URTE 1M€ AURREZTEN, URTE BETEAN EHBILDUK 1,65M€ko ZULOA UZTEKO. 

HAU BAI KUDEAKETA PAREGABEA!

¿Zer da Sasieta Mankomunitatea eta GHKren arteko hitzarmena?

2014ko abenduan eta Bilduk Sasieta Mankomunitatean zuen gehiengoa baliatuz, GHKrekin hitzarmen bat sinatzea bultzatu zuen.

Hitzarmen horren bitartez, Sasieta Mankomunitateak GHKri zabortegiko inpermeabilizazio obrak egitea eta bertan pilatutako lohiak tratatzea delegatu zizkion, lanez gainezka zeuden aitzakian, Sasietako teknikoak bazter batean utziaz.

Hitzarmen hori Sasieta Mankomunitateko lehendakari eta Lazkaoko alkate zen Azeari Sumakila Andonegik eta GHKko Ainhoa Intxaurrandietak sinatu zuten. Honatx, hitzarmen horren hiru orri mamitsuenak:

sasieta_01

sasieta_02

sasieta_03

Euskara jatorrean jasotako hitzarmen hau, 2015ko irailaren 16an gauzatutako Sasieta Mankomunitateko batzarrean alderdi politiko guztiek AHO BATEZ bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Bai, EHBildu barne!!!

Hori frogatzen duen akta bere osotasunean hemen kontsultatu daitekelarik, [.pdf 69,8Kb.] honatx aktan agertzen den zatirik deigarriena:

Sasieta_Akta_2015-09-16Bigarren hitzarmena… ¿2015eko maiatzean?

2015eko maiatzean, bigarren hitzarmen bat, [.pdf 18Kb.] onartu zuen Sasietako batzarrak Bilduren botoei esker.

Lehenengo hitzarmen haren oso antzeko hitzarmena zen bigarren hau. Hitzarmen honen 5. atalean ordea, 3M€ jartzeko konpromezua hartzen zuen GHKk, beti ere hitzarmenean esaten ziren lanak burutuko ez balira.

Lanak egin gabe zeudela ikusiz, GHKra diru eske joan berri geranean, HITZARMENA SINATU GABE DAGOELA ESAN DIGUTE (ez GHKk -Ainhoa Intxaurrandieta- ez eta Sasietak -Azeari Su Makila Andonegi-, ETA BERAZ, INONGO BALIORIK EZ DUELA.

Horra agerian, Goierriko EHBilduk prentsaurrekoan esandako gezurra.

Hausnarketa

Hauteskundeen ondorenen herritarren aginduz erakunde publiko batean jarduten duten hautagaiak -izan Udal batean, Aldundian, Mankomunitatean…- ardura politikoak beti izaten dituzte eta kasuan kasu, penalak ere izan ditzazkete. Agerikoa den axioma hau gure ordezkari publiko izandako zenbaitzuk sarritan ahaztu egiten dute, batipat beraien ohiko eginkizunetara itzultzen direnean.

Guzti hori Sasieta Mankomunitateko Batzarrari argi eta garbi azaltzeko eskatu zaio Azeari Su Makila Andonegiri.

Gezurrak, buztana labur!

2016-01-06ko eguneraketa:

1994. urteko V. Gerriko Ikerlan saria jaso zuen “Sasieta Mankomunitatea. Zabortegi kontrolatua” liburuaren bertsio digitala eskuragarri jartzen dugu .pdf [12MB.] fitxategi gisa.

00_azala

Liburua Garai Arruabarrena Arruabarrena ataundarrak idatzitakoa da eta Sasietako zabortegiaren hastapenak zeintzuk izan ziren azaltzearekin batera, Goierriko 22 herrietan garai haietan berziklapenaren lehenengo urratsak nolakoak izan ziren azaltzen du.

Liburua Sasieta Mankomunitatearen garapen historikoa nolakoa izan den hobeto ulertzeko balioko digulakoan gaude.

Liburuaren erreprodukzio eskubideak Goiherriko Euskal Eskola Kultur Elkartearenak dira.

Klikatu irudiaren gainean fitxategia eskuratzeko.

EAJ-PNVk hobekuntzak lortu ditu Beasaingo RENFEren azpiegitura eta zerbitzuetan

EAJko Kongresuko eta Senatuko kideekin prentsaurrekoa
EAJko Kongresuko eta Senatuko kideekin prentsaurrekoa

– Aitor Aldasoro hautagaiak azpimarratu duenez Kongresuan Eusko Abertzaleak taldeak aurkeztutako ekimena talde jeltzale biek azken hilabeteetan beasaindarren interesen defentsan garatutako lan amankomunaren emaitza da.

– EAJ-PNVk Sustapen Ministerioaren konpromisoa lortu du RENFEren lineak Beasainen eragiten duen ingurune-zarataren inpaktua aztertzeko, berau arintzeko neurriak ezartzeko, andenetako irisgarritasuna eta argiztapena hobetzeko eta baita trenen maiztasuna handitzeko ere.

Read more