Goierri Bizia 2012… ta urte askotarako!

Egun bikainaz gozatzeko aukera izan genuen irailaren 1ean Beasaingo plazara gerturatu ginen Goierriko alderdikide eta lagunak.

“Goierri Bizia” lelopean, 1977tik hasita eta gaur arte gure herrietako erakundeetan lanean diharduten eta jardun diren alderdikide, zinegotzi eta alkateei omenaldi xumea bainan hunkigarria egin zitzaien. Egun horretako erreportaje dotorea Goierri Telebistan ikusi dezakegu.

Udaletxeko erlojuan eguerdiak jo zuenerako, Zubimuzu plazan jende andana bildu ginen aspaldiko lagunak agurtu, beraien berri izan mokadutxo bat dastatzeko aukera genuen bitartean.

Zubimuzu plazan mokadutxoa

Read more

Goierri Bizia 2012: Egitaraua

Larunbatean Goierriko EAJ-PNVko herri erakunde ezberdinek Beasainen antolatu dugun “Goierri Bizia” ekitaldiaren behin-betiko egitaraua aurkezteko moduan gaude. Hauek diran antolaturiko ekitaldiak:

13.00etan:  Poteo herrikoia.
14.00etan:  Herri bazkaria. (San Martin Plazapean)
Arratsaldez  (Gernika pasealekuko frontoian) haurrentzat jolasak.
Marsel magoa.

Gozo-Gozo taldea.

Read more

‘Goierri bizia’ festa gainean dugu.

Irailaren 1a. gainean dugularik, egun horretan Goierriko UBB ezberdinek Goierriko EAJ-PNVren festa izango dena”Goierri Bizia” lelopean antolatu dugu.

Ikasturte politiko interesgarria gainera datorkigularik (EAEko hauteskundeak batipat), azken 35 urteetan EAJren jiran Goierriko herrigintzan jardun diren EAJko militante eta karguak xumeki omendu nahiko genituzke.

aurkezpena

Horretarako irailaren 1ean egun osoko festa giroan gauzatuko den “Goierri Bizia” ekitaldia antolatu duten Goierriko hamaika UBBk.

Jardunaldia Beasainen izango da eta iluntzera arte luzatuko da. 1977tik, demokrazia ezarri zenetik hain zuzen, alkate, zinegotzi, lurraldeko batzarkide, diputatu, sailburu edota senatari karguetan lanean aritu diren goierritarren lana errekonozitu nahi da; 200 lagun inguru hain zuzen. GOIERRI BIZIA izena izango du Goierriko EAJ/PNVren lehenengo festa honek.

Read more