Goierriko EGIko argazki bilduma historikoa ikusgai.

Aurreko post batean Goierriko EGIk 90eko hamarkadan publikatzen zuen Ekin Aurrera aldizkariarekin egindako lana jarraituz, oraingoan Goierriko EGIk bere jardunean ateratako argazki bilduma osoa digitalizatu dugu eta azkenik denontzat eskuragarri jarri dugu.

1992-1999 urte tartea hartzen duen denbora tartea oparoa izan zen Goierriko EGIren barnean politika egiten genuen gazteontzat. 1970ko hamarkadaren baby-boomaren ordezkariak ginen. Gure jardun politikoaren hastapenetan ekintzak eta ekimenak dokumentatzeari garrantzirik ematen ez bagenion ere, horren garrantziaz Ekin Aurrera aldizkaria publikatzen eta banatzen hasi ginenean ohartu ginen: Dokumentatzen ez dena ez da izan.

Horren jabedun izanda, 1994. urtean Goierriko EGIren xoxekin argazki kamera konpakta  bat erosi genuen eta hortik aurrera bilduma osatzen joan zen.

Argazki bilduma ia 1000 argazkiz osaturik dago, horietatik +/- 170 esanguratsuenak GBBren Flickr atarian ikusgai dituzuelarik. Argazki bilduma honen denbora tartea laburra izanik, sailkapena urteka egin dugula ikusiko duzue.

Konponbiderako Urratsak

Read more

Beasaingo EAJren argazki bilduma historikoa/Colección fotográfica histórica de EAJ-PNV de Beasain

1995. urtean EAJk 100 urte bete zituen aitzakiarekin, orduko Beasaingo Batzokiaren azkeneko solairuan Beasainen EAJk izan zuen ibilbidea jasotzen zuten argazki historikoen erakusketa izan zen.

Argazki horiek guztiak Beasaingo hamaika alderdikideek utzitakoak ziren, 1912. urtean lehenengo “Beasain’go Euzko Batzoki’ya”ren inaugurazioa jasotzen zuen ezagunetik, 1980an batzoki berria irekiera arteko denbora tartean hartzen zuten.

Beasaingo gaztetxoak Carlos Garaikoetxearekin

Argazki sorta hura +/-80 argazkiz osaturik zegoelarik, berriro berreskuratu dugu eta osorik .tiff eta .jpg formatoetan digitalizatu dugu. Aurreko postean aipatu genuen bezala, digitalizazio lan hauek eskarmentua duten Gureak taldeko GUDATeko profesionalen esku utzi dugu ta emaitza aparta izan dela ez dugu ukatzerik.

Read more