Lore Leanizbarrutia gurekin

Uri Buru hau, urtean zehar, Alderdikide, Alderdizale eta herritar guztiei orohar, hitzaldi sorta eskeintzen ari da.

Lore

Argazkia: Goiena.net

Oraingoan LOREA LEANIZBARRUTIA senatore ohia dakarkigu gurera. Gurekin partekatzea nahi genukeen solasaldi-hitzaldiaren mamia ABERTZALETASUNA ETA ALDERDIA izango da. Hitzaldiaren ondoren, gure artean zein LOREArekin mokadutxo bat hartuaz, tertulitxo bat egiteko aukera izango duzu.

Read more

Bertso afaria: Andoni Egaña ta Iñaki Apalategi

Batzoki Kultur Elkarteak antolatuta bertso afaria dugu ostiralean: Andoni Egaña eta Iñaki Apalategi bertsolarien partaidetzarekin, martxoaren 15ean, ostiralez eta 21.00etatik aurrera Udaletxe azpiko plazapean.

Bertso afaria

Andonik eta Iñakik ez dute aurkezpenik behar. Afari legearekin batera, afari ondoren izango dugun bertso saioak mereziko duela zalantzarik ez dugu.

Andonik sarean izan duen azkeneko agerpenaren inguruan ere galdetzeko auekra izango dute bertartzen garenok.

Parte hartzeko txartelak “Batzoki” tabernan eta Batzokian bertan salgai daude jada. Telefonoz ere eskatu ditzazkezu 630-863800 (Joxan Imaz) teléfonora deituz.

Bertan elkar ikusiko dugu!