Elikagaien bilketa gaur eta bihar

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak urtero egiten duen janari bilketarekin laguntzeko asmoz, Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteko kideok ere bertan izango gara.

Gaur eta biharko ordutegia eta txandak hauexek:

OSTIRALA 27

  • Lidl Olaberria: 13:00 – 16:00
  • BM Senpere: 16:00 – 19:00

LARUNBATA 28

  • DIA San Ignacio kalea: 9:00-13:00
  • BM Senpere: 9:15 – 13:00 // 13:00 – 16:00

Janari bilketan lagundu nahiko bazenute, hobekien datorkizun txanda aukeratu, gerturatu lasai eta lagundu.

http://www.bancoalimentosgipuzkoa.org/imagenes/GR2015cartel.jpg   http://www.bancoalimentosgipuzkoa.org/imagenes/GR2015prioridades.jpg

Erantzukizun eta umiltasunez hartu dugu gobernatzeko ardura

Datorren legegintzaldian Beasaingo alkate izango den Aitor Aldasorok prentsaurrekoa eskaini zuen atzo datozen 4 urteetan bere lan taldea izango denarekin azken udal hauteskundeetan beasaindarrek emandako babesa eskertzeko.

ryrt
Beasaingo EAJ-PNVko udal talde berria.

Adierazi zuenez, hauteskunde emaitzetan hainbat faktoreek eragiten dute eta jakin badaki alderdikoa den eta alderdikoa ez den herritarren babesa jaso dutela Beasainen aldaketa errealitate bilaka zedin. “Talde osoaren izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiet bozkatu gaituzten 2.902 beasaindarrei eta hitz ematen dizuet beasaindar guztien alde lan egingo dugu, bai babestu gaituztenen alde, zein beren babesa azaldu ez digutenen alde ere” baieztatu zuen Aldasorok.

Read more