Aitor Aldasorori elkarrizketa NdGn: “El desfase de Sasieta supondrá un incremento de un %40 de media en las tasas de basura.”

Atzoko egunez DiarioVasco egunkariaren txanda bazen, gaurko egunez Noticias de Gipuzkoa egunkariak Beasaingo alkate eta Sasieta Mankomunitateko buru den Aitor Aldasorori eginiko elkarrizketa mamitsua -eta hau ere kezkagarria- dakar.

Gaiak duen interesagatik eta herritarroi epe motzean gure ekonomian eragingo zaigun trastornoagatik, elkarrizketa hau ere bere osotasunean eskeintzen dugu blogean.

Oharra: Irudietan sakatuta, elkarrizketa .pdf [2Mb.] fitxategi bakar batean eskuratuko duzu.

AITOR_ALDASORO_NdG_03_11_2015_EL DESFASE_DE_SASIETA_SUPONDRÁ_UN_INCREMENTO_DE_UN_40_DE_MEDIA_EN_LAS_TASAS_DE_ BASURA_01

AITOR_ALDASORO_NdG_03_11_2015_EL DESFASE_DE_SASIETA_SUPONDRÁ_UN_INCREMENTO_DE_UN_40_DE_MEDIA_EN_LAS_TASAS_DE_ BASURA_02

Beasainen espainiar banderaren inposaketaren aurrean

Espainiar estatuak Beasaingo Udala espainiar bandera udaletxean jartzera behartu du.

Bilduren udal gobernuak, epaitegietan helegiteak aurkeztu ondoren, inposaketa hau onartzea erabaki du. Honen aurrean, Beasaingo EAJ-PNVk honako adierazpena egin nahi du.

Erabat arbuiatzen dugu gure erabakitze eskubidearen aurka eta gure udaletxea osatzen duten alderdi politikoen aurka doan inposaketa hau; azken udalbatzan honen harira onartutako mozioak agerian utzi modura.

Beasaingo herriari gogorarazi nahi diogu EAJ-PNVren bandera bakarra ikurrina izan dela eta hala izaten jarraituko duela. 1936an, lehenengo Eusko Jaurlaritzak bere ikurrin ofizialtzat hartu zuen berbera.

Gerra zibilean gudari askok eman zuten bizia ikurrinaren eta askatasunaren alde. Familia ugarik jasan zituzten mehatxuak, bortxaketak, gabeziak, nekeak eta espetxea ikurrina defendatu eta espainiar bandera arbuiatzeagatik. Omenaldirik sentikorrena egin nahi diegu ikurrinaren benetako defentsan aritu ziren guztiei.

Francoren diktadura garaian debekatu eta zapaldua izan zen ikurrina erakunde, eskola eta leku guztietan, eta honen ordez espainiar bandera inposatu zuten.

Diktadura ondoren legeztatu bazuten ere, EAJ-PNV mehatxatua, jarraitua eta iraindua izan da urteetan zehar ikurrina defendatzeagatik, eta ez soilik espainiar ejerzitu eta poliziaren aldetik. Gogoan ditugu oso urrun ez dauden urte haiek, non ezker abertzaleak “PNV español” esaten zigun epaitegietatik zetozen erabakiak onartzeagatik, orain beraiek egin duten bezalaxe. Non dago orain ezker abertzalearen desobedientzia zibila? Orain ezker abertzalea gure udalaren gobernuan dagoelako ez al da tokatzen?

Diputazioan ere Bilduk, bertan bandera espainiarraren inposaketa gogoratzen zuen plaka kendu du eta ezker abertzaleko “ekintzaile” guztiak isilik, ezer esan eta egin gabe. Orain ez baita tokatzen.

Baina espainiar bandera Beasaingo udalean jartzeagatik historia egingo duena Bilduren gobernua izango da.

San Martin plazan gure herriak inposaketa hau arbuiatzen duela agerian utziko duen plaka ezartzea, ikurrina bera jartzea eta Aberri egunean herritarrei beren balkoi eta leihoetan ikurrina jartzeko deia egitea adostu genuen azken udalbatzan onartutako mozioan.

Geurea, ikurriña da.

Gora Euskadi Askatuta!!

Beasaingo EAJ-PNV

Beasainen, 2015eko martxoaren 24an.

Zero gardentasun

Bilduk auzitegietan galdu egin du eta burua galdu du EAJren aurka salaketa faltsua jarriz

Atzera begira aurrera egin nahi duenak, aurrez aurre talka egiteko arriskua du. Eta horixe da Bilduri Beasainen gertatu zaiona. Aurrera egiteko ezintasun agerikoaren aurrean iraganean itsuturik aztarrika egiten aritu da eta legearekin egin du talka, izan ere, bidegabe eta zuhurtziagabe epaitegietara eraman du Patxi Plazaola alkate ohiaren kudeaketa, “Bista Alaiko luiziak kaltetutako bizilagunei 230.243,56 € oparitu zizkiela…”  arrazoibide hartuta.

Argazkia: Goierriko Hitza
Argazkia: Goierriko Hitza

Patxi Plazaola alkate-ohiaren aldeko epaia

Koldo Agirrek eta Aitor Larburuk, Beasaingo alkate eta alkateordeak, aurkeztu zuten Ministerio Fiskalaren aurrean zehapen espedientea; “prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik ustez bi delitu egin izanaren zantzuak zeudela” salatzen zuen txosten juridikoarekin batera. Hau 2014ko maiatzaren 21ean gertatu zen.

Read more

Fiskaltzak artxibatu egin du Bildu-k Patxi Plazaola Beasaingo Alkate ohiaren aurka jarritako salaketa

(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)

prentsaurrekoa_2014_07_162014ko maiatzaren 21a: Salaketa jartzea.

Koldo Agirrek, Beasaingo alkateak, Aitor Larburu alkateordearekin batera, Donostiako fiskaltzan aurrez aurre aurkeztu zuen BISTA ALAIko espedientea, Patxi Plazaola Muguruza alkate ohiak egin bide zituen balizko erantzukizun penalak exijitu asmoz, “udalerria kaltetzeagatik, Bista Alaiko kaltetutako etxebizitzen jabeei 230.243,56 € oparituz” argudio hartuta.

Read more