Alkatea Bista Alaia espedientea artxibatzeko AGINDUA EMATEA BEHARTUTA DAGO

Herenegun izan genuen martxoaren 13an eskaini genuen prentsaurrekoari Bilduk Beasaingo Udalaren webgunean emandako erantzuna. Honela dio:

“…Prozedura ebazteko epeak gainditu dira, baina espedientea ez da iraungi edo “kadukatu”, erabaki hori Alkateari baitagokio eta ez baitu halakorik oraingoz erabaki.

Bilduk aipatzen duenari, Beasaingo Udaleko Idazkaritzak bere txostenean aipatzen dituen ondorioak kontrajartzen ditugu:
bista_alai_ebazpena_03_ondorioa_01

bista_alai_ebazpena_03_ondorioa_02

Lerro hauen gainean agertzen diren laukiak, Beasaingo Udaleko idazkaritzak, Bista Alaiko ebazpenari buruzko txostenekoak dira. Txostena bere osotasunean .pdf formatoan hemen eskuragarri duzue.

Horrekin lotuta, Bilduk Beasaingo Udalaren webgunean emandako erantzunean azaltzen duten salaketa honi:

“…Patxi Plazaola jaunak, Aitor Aldasoro jaunaren ezinbesteko laguntzarekin, txosten teknikoei muzin egin eta Beasaindar guztion 230.000 euro inguru “oparitu” zizkiola promotore bati, udal idazkariaren txostenak ohartarazten duen bezala.

Martxoaren 17ko datarekin hau da Beasaingo Udaleko idazkaritzatik jasotako oharra kontrajartzen dugu, ALKATETZAREN ZIGILUA ETA KOLDO AGIRRE ALKATEAK SINATUA:

idazkaritza_Bista_Alai_erantzuna

Hemendik aurrera norberak bere ondorioak atera ditzala.

Zero gardentasun

Bilduk auzitegietan galdu egin du eta burua galdu du EAJren aurka salaketa faltsua jarriz

Atzera begira aurrera egin nahi duenak, aurrez aurre talka egiteko arriskua du. Eta horixe da Bilduri Beasainen gertatu zaiona. Aurrera egiteko ezintasun agerikoaren aurrean iraganean itsuturik aztarrika egiten aritu da eta legearekin egin du talka, izan ere, bidegabe eta zuhurtziagabe epaitegietara eraman du Patxi Plazaola alkate ohiaren kudeaketa, “Bista Alaiko luiziak kaltetutako bizilagunei 230.243,56 € oparitu zizkiela…”  arrazoibide hartuta.

Argazkia: Goierriko Hitza
Argazkia: Goierriko Hitza

Patxi Plazaola alkate-ohiaren aldeko epaia

Koldo Agirrek eta Aitor Larburuk, Beasaingo alkate eta alkateordeak, aurkeztu zuten Ministerio Fiskalaren aurrean zehapen espedientea; “prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik ustez bi delitu egin izanaren zantzuak zeudela” salatzen zuen txosten juridikoarekin batera. Hau 2014ko maiatzaren 21ean gertatu zen.

Read more

Fiskaltzak artxibatu egin du Bildu-k Patxi Plazaola Beasaingo Alkate ohiaren aurka jarritako salaketa

(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)

prentsaurrekoa_2014_07_162014ko maiatzaren 21a: Salaketa jartzea.

Koldo Agirrek, Beasaingo alkateak, Aitor Larburu alkateordearekin batera, Donostiako fiskaltzan aurrez aurre aurkeztu zuen BISTA ALAIko espedientea, Patxi Plazaola Muguruza alkate ohiak egin bide zituen balizko erantzukizun penalak exijitu asmoz, “udalerria kaltetzeagatik, Bista Alaiko kaltetutako etxebizitzen jabeei 230.243,56 € oparituz” argudio hartuta.

Read more

Bista Alaiko kasua epaitegietara eraman dezala eskatzen diogu SORTUri

(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)

Beasaingo EAJ-PNVk, Sorturi eskatzen dio, lehenbaitlehen epaitegietara jo dezala Bista Alai eremuan 2001 etik 2011 bitartean egindako kudeaketa argitzeko. Hori horrela egin ezean, guk geuk joko dugu epaitegietara.

Read more

BILDU: BISTA ALAI Y FALSEDADES

Sakatu hemen euskarazko bertsioa irakurtzeko.

Estos últimos días el Gobierno municipal de BILDU está sacando una serie de informaciones del año 2008 sobre la actuación del Ayuntamiento, que yo presidía, en la solución del problema de los vecinos de Bista Alai afectados por el derrumbe de sus viviendas. Amparados según dicen, en la falta de un informe de valoración del suelo de esas viviendas en el expediente urbanístico, se me acusa de haber regalado 230.342 a los vecinos afectados y a la promotora Ausartondo.

Read more