Lore gurekin: Lana, ikerketa eta esfortzua

Solasaldi sakona izan genuen atzoko egunez Lore Leanizbarrutiarekin: Euskal Herriko garapen ekonomikoaren ibilibide historikoa aztertuz, egun euskal ekonomiak XXI. mendearen atarian dituen erronketaraino.

Lore Leanizbarrutia Beasaingo batzokian

Euskadiko ekonomiaren alor anitzak gainbegiratzen dituen Lore Leanizbarrutia bezalako aditu bat gurekin izatea duen abantaila nagusia zera da, perspektiba ematen dizu mundu ekonomikoa zertan dabilen zertxobait “usaintzeko”.

Loreren solasaldiari amaiera emateko, batzokira gerturatu ginen lagunok elkarrekin mokadutxo bat hartuz amaitu genuen atzoko saioa. Irailetik aurrera hitzaldi zikloarekin jarraituko dugu.

Loreren hitzaldian hartutako launa argazki gure Flickr kontuan CC-BY-SA baimen librearekin eskuragarri dituzue.

Ezker abertzalea Aitor Aldasororen aurka

Atzoko egunez Beasaingo EAJ-PNVrentzat prentsaurreko garrantzitsua gauzatu zen. Honatx bertan irakurri zen testua:

(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)

EAJ eta H1! taldeen prentsaurrekoaOngietorriak EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak deitutako prentsaurreko honetara.

Honen bidez, Ezker Abertzaleak, Aitor Aldasoro gure zinegotzi eta bozeramalearen izena zikintzeko eramandako kanpaina salatu nahi dugu.

Hau guztia, EAJ-PNV eta H1! eko bozeramaleek argitaratutako gutunarekin hasi zen, bertan, Beasaingo Udaleko Bilduren liberatuek, 2012 eta 2013an, grebak egin ondoren jasotako soldatak itzultzeko eskatu zitzaienean.

Azkar erantzun zuen ezker abertzaleak eta hurrengo astean, “Bista Alai”en eta balizko legez kanpoko tramitazioa aitzaki hartuta, Aitor Aldasororen aurkako kanpainari hasera eman zioten. Udaleko web orrian “Bista Alaien 230.243,56 € falta dira”, “falta den dirue non dagoen argitu arte” (2013.06.11), “Aitor Aldasorok gezurrak esan ditu” eta “Patxi Plazaolak gobernuak gauzatutako kudeaketa txarra eta ilunarekin” (2013.06.18).

Read more

Goierriko EGIko argazki bilduma historikoa ikusgai.

Aurreko post batean Goierriko EGIk 90eko hamarkadan publikatzen zuen Ekin Aurrera aldizkariarekin egindako lana jarraituz, oraingoan Goierriko EGIk bere jardunean ateratako argazki bilduma osoa digitalizatu dugu eta azkenik denontzat eskuragarri jarri dugu.

1992-1999 urte tartea hartzen duen denbora tartea oparoa izan zen Goierriko EGIren barnean politika egiten genuen gazteontzat. 1970ko hamarkadaren baby-boomaren ordezkariak ginen. Gure jardun politikoaren hastapenetan ekintzak eta ekimenak dokumentatzeari garrantzirik ematen ez bagenion ere, horren garrantziaz Ekin Aurrera aldizkaria publikatzen eta banatzen hasi ginenean ohartu ginen: Dokumentatzen ez dena ez da izan.

Horren jabedun izanda, 1994. urtean Goierriko EGIren xoxekin argazki kamera konpakta  bat erosi genuen eta hortik aurrera bilduma osatzen joan zen.

Argazki bilduma ia 1000 argazkiz osaturik dago, horietatik +/- 170 esanguratsuenak GBBren Flickr atarian ikusgai dituzuelarik. Argazki bilduma honen denbora tartea laburra izanik, sailkapena urteka egin dugula ikusiko duzue.

Konponbiderako Urratsak

Read more

Goierri Bizia 2012… ta urte askotarako!

Egun bikainaz gozatzeko aukera izan genuen irailaren 1ean Beasaingo plazara gerturatu ginen Goierriko alderdikide eta lagunak.

“Goierri Bizia” lelopean, 1977tik hasita eta gaur arte gure herrietako erakundeetan lanean diharduten eta jardun diren alderdikide, zinegotzi eta alkateei omenaldi xumea bainan hunkigarria egin zitzaien. Egun horretako erreportaje dotorea Goierri Telebistan ikusi dezakegu.

Udaletxeko erlojuan eguerdiak jo zuenerako, Zubimuzu plazan jende andana bildu ginen aspaldiko lagunak agurtu, beraien berri izan mokadutxo bat dastatzeko aukera genuen bitartean.

Zubimuzu plazan mokadutxoa

Read more

Goierri Bizia 2012: Egitaraua

Larunbatean Goierriko EAJ-PNVko herri erakunde ezberdinek Beasainen antolatu dugun “Goierri Bizia” ekitaldiaren behin-betiko egitaraua aurkezteko moduan gaude. Hauek diran antolaturiko ekitaldiak:

13.00etan:  Poteo herrikoia.
14.00etan:  Herri bazkaria. (San Martin Plazapean)
Arratsaldez  (Gernika pasealekuko frontoian) haurrentzat jolasak.
Marsel magoa.

Gozo-Gozo taldea.

Read more