Guztiontzat agintzea dagokigu

Amaigabe egin zaizkigun egun eta asteak atzean utzi ditugu. Aurrekanpainatik hasita, kanpaina bera, hauteskunde eguna, emaitzen gaua eta jarraian poza eta ardura jasotako babesagatik. Honatx hauteskunde gaueko irudi gutxi batzu:

h
Mahaietako zenbakiak, partehartze porzentaiak, igoerak, jetsierak, datuen jakin nahia… gau horretan kalkulu orriek dantzan gogoz jardun ziren.
fsd
Alderdikide eta lagunen artean urduritasuna nagusi izan zen.
yui
Behin-betiko emaitzak jakinda udal talde berriaren famili argazkia. Ezkerretik hasita: Joxan Imaz, EAJ-PNVko UBBko lehendakaria, Malu Vallés, Elena Ruiz, pikotxean Jon Olano, Aitor Aldasoro, Edorta Diaz, Enkarni Arrieta, Xabier Matarranz, Leire Artola eta Irma Arnaiz.

Gau horretan bertan, Aitorrek legegintzaldi berriari buruzko lehenengo ildoak luzatu zituen:

Patxaraz eta hauteskundeen ondoren, Goierri Telebistari emandakoak:

Esan gabe dijoa gure proiektua babestu duten bizilagun guztiei esker ona adieraztea baino ez zaigula geratzen. Ardura handia da jaso dugun erronka.

Milesker beasaindar guztioi!

Gure proposamenak Beasain Hazi Arazteko

Hauek dira Beasaingo postontzietara iristen ari diren gure proposamenen bertsio digitalak. Zure telefono adimendu zein tabletean uneoro eta eroso kontsultatzeko bertsioak prestatu ditugu.
Nahi duzun liburuxkaren gainean sakatu dagokion .pdf fitxategia eskuratzeko:

Aitor Aldasoro eta Markel Olano mailinga

folleto_5cuerpos_BEASAIN_Página_2_txikia

aitor_markel_handia

Gorde gure helbide berria: www.eajpnvbeasain.eus

2014ko abenduaren 3a egun garrantzitsua izan da euskaltzaleontzat.

Gure hizkuntzaren normalizazioan Herri gisa aspaldiko partez eman den pausorik garrantzitsuena gertatu da: .eus domeinua publikoki eskuratzeko aukera izatearena.

puntueus_banner300x250Normalizazioan ez bakarrik, euskararen ikusgarritasunean ere itzelezko jauzia eman dugu euskaldunok .eus domeinuarekin.

Beasaingo EAJ-PNVn ere gure Herriak emandako pausoa babestu nahi dugu eta eajpnvbeasain.eus domeinua gure jardun digitalean erabiltzeko jauzia ematea erabaki dugu. Hemendik aurrera hemen izango duzue gure jardunaren berri.

WordPress.com plataforman alojaturik geneukan blogean azkeneko bi urteetan sorturiko artikulu eta edukiak gure blog berrian jada txertatu ditugularik, WordPress.com plataforman ideiak eta pentsakerak partekatzeari utziko diogu: eajpnvbeasain.eus izango da gure etxe berria.

Teknikoki hitzeginda, hiru aldaketa nabarmenduko genituzke:

Beasaingo EAJ-PNVren jauzi teknologikoa

Alde batetik, blog berri honek pluginak instalatzeko aukera ematen digu eta instalatu ditugunen artean WPML deritzana azpimarratu nahiko genuke. Plugin honekin blogeko kudeatzaileok edukien hizkuntza erosoki kudeatu dezakegu eta erabiltzaileek edukien hizkuntza -EU edo ES- artean aukeratu dezakezue. Kasu egin eskubiko zutabean agertzen den “Euskara-Español” aukerari.

Blogeko edukiak bi hizkuntzetan prestatuko ditugunean, erosoen zaizun hizkuntza horren bitartez aukeratu dezakezu. Hala ere kontu egin blog zaharretik inportatu ditugun posten hizkuntza bere horretan utzi ditugula.

SEOa zaharra galdu dugu

Domeinu ezberdinak izanik, eajpnvbeasain.wordpress.com domeinuan geneukan SEOa han geratu da eta blog berriarekin 0tik hasi beharra daukagu. Horren ondorio bezala, gure domeinu berria oraindik ez da Googleeko emaitzean azaltzen. Hau hilabeteak aurrera egin ahala bere kabuz zuzenduko da.

Posta elektroniko berriak

Zehazteke ditugu oraindik erabiliko ditugun behin-betiko email helbideak. Oraingoz, indarrean dauzkagun Gmailekoak erabiltzen jarraituko dugu bainan laister eajpnvbeasain.eus pean izango ditugu berriak. Garaiz jakinaraziko dugu gaia.

Amaitzeko laguntza gonbitea luzatu nahiko genizueke WordPress.com-etik zuen domeinu propiora jauzia egin nahi duzuen guztioi.

Norbaitek guk egin dugun aldaketa teknikoa nola egin ezin asmaturik badabil, kaso egin diezagula iruzkinetan eta prozesua denontzat azalduko dugu.

Oraingoz besterik ez, ongietorriak izan zaitezte denak.