Iraganeko mamuak Ordizian

(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)

Aurten ere, Santuen gerizpean ospatuko dira Ordiziako jaiak. Santa Ana egunak, aurreko zein ondorengo, ekarriko dute jai giroa Ordiziara.

Hainbat taldek, festaren usainean dabilen jende orori, beraien mezu edo sloganak zabaltzeko erabili ohi du festa giroa. Pankarta, kartel, pegatina, kamixeta eta abarren bidez.

Uztailaren 19an goizean, Ordiziko Andra Mari kaleko hesian agertutakoak ere helburu hori zuen. Eguerdirako kendu bazuten ere:

Iraina eta mehatxua
Ordizian 2014. urtean.

Read more

Urteurren beltz baten oroimena

Azaroaren 23an, arratsaldeko 19:15etan, hamaika urte beteko dira, gure herrian, trafikoa zuzentzen ari zirela, Ana Arostegi eta Javier Mijangos ertzainen biziak segada koldar batekin amaitu zutenekoa.

Zorigaiztoko data hori kontuan hartuta, hau da Beasaingo Udaleko EAJ-PNV, PSOE eta PPko taldeek adostu eta azaroaren 22an, Osoko bilkuran aurkeztuko dugun mozioaren testua.

2001eko azaroaren 23a ezgeroztik aurrerapusu nabarmenak eman dira, horrelakoak behin betikoz berriro gerta ez ditezen. Hamaika urte pasatakoak, hamaika malko ixuri direnak, hamaika pausu eman direnak eta eman beharko ditugunak eta hamaika ate gure gizarteak esperantzari ireki beharko dizkionak.

Gertaera triste hura ahaztu gabe, aurrerapusu horien sendotasunaren adierazle izan nahi luke aurkezten ari geran mozio honek. Esandakoa kontuan harturik, Beasaingo Udalak honoko erabaki hau hartzen du:

  1. 2012ko azaroaren 23an, arratsaldeko 19:15etan, Zaldizurretako rotondan, erahildako ertzainen omenez dagoen oroigarriaren aurrean minutu bateko ixilunea egitea.
  2. Aro berri honi esperantzaren ateak irekiaz, leku berean Udalak lore sorta ipintzea.
  3. Udaleko web orri eta Komunikabideen bitartez, herritarrei honen berri eman eta bertan parte hartzeko gonbidapena luzatzea.

El día 23 de noviembre, a las 19.15 horas, se cumplirán once años desde que se truncaron las vidas de los ertzainas Ana Arostegi y Javier Mijangos, mientras regulaban el tráfico en el cruce de Zaldizurreta.

En recuerdo a dicha desgraciada efemeride, ésta es la moción que desde los grupos municipales de EAJ-PNV, PSOE y PP hemos consensuado presentar en el pleno de éste 22 de noviembre:

Desde entonces, se han dado pasos, que esperemos sean definitivos, para que no vuelvan a suceder hechos de ese tipo.
Muchos son los años que han pasado, muchas las lágrimas que se han derramado, muchos los pasos dados y que, seguramente, habrá que dar aún y muchas las puertas que desde la Sociedad habrá que abrir a la esperanza. Sin olvidar aquel triste suceso, quisiéramos que esta moción fuera otro ejemplo de los avances que se están dando. Teniendo en cuenta todo lo anteriormente citado, el Pleno del Ayuntamiento de Beasain toma los siguientes acuerdos:

  1. El día 23 de noviembre de 2012, a las 19:15 horas y en la rotonda de Zaldizurreta frente a la escultura que rememora estos hechos, la Corporación Municipal hará un minuto de silencio.
  2. Hacer una ofrenda floral por parte del Ayuntamiento, en recuerdo de lo ocurrido y como señal de esperanza ante el futuro.
  3. Hacer un llamamiento a la ciudadanía, mediante la web del Ayuntamiento y los medios de comunicación, para que se sume a dicho acto.