Gorde gure helbide berria: www.eajpnvbeasain.eus

2014ko abenduaren 3a egun garrantzitsua izan da euskaltzaleontzat.

Gure hizkuntzaren normalizazioan Herri gisa aspaldiko partez eman den pausorik garrantzitsuena gertatu da: .eus domeinua publikoki eskuratzeko aukera izatearena.

puntueus_banner300x250Normalizazioan ez bakarrik, euskararen ikusgarritasunean ere itzelezko jauzia eman dugu euskaldunok .eus domeinuarekin.

Beasaingo EAJ-PNVn ere gure Herriak emandako pausoa babestu nahi dugu eta eajpnvbeasain.eus domeinua gure jardun digitalean erabiltzeko jauzia ematea erabaki dugu. Hemendik aurrera hemen izango duzue gure jardunaren berri.

WordPress.com plataforman alojaturik geneukan blogean azkeneko bi urteetan sorturiko artikulu eta edukiak gure blog berrian jada txertatu ditugularik, WordPress.com plataforman ideiak eta pentsakerak partekatzeari utziko diogu: eajpnvbeasain.eus izango da gure etxe berria.

Teknikoki hitzeginda, hiru aldaketa nabarmenduko genituzke:

Beasaingo EAJ-PNVren jauzi teknologikoa

Alde batetik, blog berri honek pluginak instalatzeko aukera ematen digu eta instalatu ditugunen artean WPML deritzana azpimarratu nahiko genuke. Plugin honekin blogeko kudeatzaileok edukien hizkuntza erosoki kudeatu dezakegu eta erabiltzaileek edukien hizkuntza -EU edo ES- artean aukeratu dezakezue. Kasu egin eskubiko zutabean agertzen den “Euskara-Español” aukerari.

Blogeko edukiak bi hizkuntzetan prestatuko ditugunean, erosoen zaizun hizkuntza horren bitartez aukeratu dezakezu. Hala ere kontu egin blog zaharretik inportatu ditugun posten hizkuntza bere horretan utzi ditugula.

SEOa zaharra galdu dugu

Domeinu ezberdinak izanik, eajpnvbeasain.wordpress.com domeinuan geneukan SEOa han geratu da eta blog berriarekin 0tik hasi beharra daukagu. Horren ondorio bezala, gure domeinu berria oraindik ez da Googleeko emaitzean azaltzen. Hau hilabeteak aurrera egin ahala bere kabuz zuzenduko da.

Posta elektroniko berriak

Zehazteke ditugu oraindik erabiliko ditugun behin-betiko email helbideak. Oraingoz, indarrean dauzkagun Gmailekoak erabiltzen jarraituko dugu bainan laister eajpnvbeasain.eus pean izango ditugu berriak. Garaiz jakinaraziko dugu gaia.

Amaitzeko laguntza gonbitea luzatu nahiko genizueke WordPress.com-etik zuen domeinu propiora jauzia egin nahi duzuen guztioi.

Norbaitek guk egin dugun aldaketa teknikoa nola egin ezin asmaturik badabil, kaso egin diezagula iruzkinetan eta prozesua denontzat azalduko dugu.

Oraingoz besterik ez, ongietorriak izan zaitezte denak.

“PNVk BERRIAri dirulaguntza kendu dio. Zabaldu!!!!”

Tenore honeko mezu asaldagarri eta emozionalak jaso ditugu azken egunetan euskaltzaleok sare sozialetan. Lehunago edo bortitzago, bainan denen atzean mezu subliminal berbera: Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzik gabe utzi du BERRIA.

Aipatu gabe dijoa beste edozein euskaltzale bezala gu ere asaldaturik geratu ginela. Gure jakinminak hasierako erreakzio emozionala alboratu eta kontrastatu daitezken datu eta zifren bila jo behar genuelakoan geuden, baitan egin ere: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin zuzenean harremanetan jarri ginen eta hau izan da beraiengandik jasotako erantzuna:

Read more

Goierriko Manifestua, enegarren manifestua

(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)

Irailaren 19rako antolatu du Kontseiluak ekitaldia, euskararen gainean GOIERRIKO MANIFESTUA deiturikoa azaltzeko. EUSKARAZ BIZI DEN GOIERRIREKIN EGITEN DUGU AMETS esanez hasten da zorioneko manifestu hori.

Eta horren aldeko arrazoiak ematerakoan, asmatu dute beste hitz berri bat, ARGUDIOTEGIA alegia, arrazoien multzoa. Guztiak ez, baina horietako batzuk aipatuko ditugu:

Read more

Bilduren euskararekiko utzikeria, zabarkeria…

Blog honetan Beasaingo Bilduren Udalak euskararekiko erakusten duen zabarkeria eta utzikeria salatzerakoan, akats larri hori konpontze aldera neurriak hartuko zituztelakoan geunden.

Agerikoa da oker geundela.

Euskara Beasaingo Udalean

Bideluze kale inguruan 2012ko abenduan egiten ari diren lanak medio, Bilduren Udalean jada ohikoak dituzten utzikeria eta zabarkeriak zoritxarrez  bere horretan jarraitzen dutela ondorioztatzea baino ez dugu.

Euskara Beasaingo Udalean (eta II).

Neuk idatzitako gutunari erantzun berri dio Aitor Larburu Bilduko zinegotziak.

Gutun horretan eman diren hainbat datu zuzendu nahi ditut hemen.

Hizkuntza zehar-lerrotzat jo genuen aurreko Udalean ardurak izan genituenok eta zehar-lerro izate horrek eraman gintuen Kultura eta Euskara arloak bat egiteko proposatzera, beti ere bakoitzak, Kulturak zein Euskarak, euren teknikari eta eginkizunei eutsiz.

Egitura, lehengoa du beraz Udalak, ez da zuzena plazak amortizatu ditugula esatea. Euskara Teknikari bat izan du Udalak Euskara Sailean, eta Euskara Teknikari bat du Beasaingo Udalak Euskara-Kultura sailean. Eta aldaketa honek Udala indartu egin du euskarari dagokionez, hedatu egin duelako euskararen erabilera Udalean, sail bakar batera lerratua utzi beharrean.

Read more