Goierriko EGIko argazki bilduma historikoa ikusgai.

Aurreko post batean Goierriko EGIk 90eko hamarkadan publikatzen zuen Ekin Aurrera aldizkariarekin egindako lana jarraituz, oraingoan Goierriko EGIk bere jardunean ateratako argazki bilduma osoa digitalizatu dugu eta azkenik denontzat eskuragarri jarri dugu.

1992-1999 urte tartea hartzen duen denbora tartea oparoa izan zen Goierriko EGIren barnean politika egiten genuen gazteontzat. 1970ko hamarkadaren baby-boomaren ordezkariak ginen. Gure jardun politikoaren hastapenetan ekintzak eta ekimenak dokumentatzeari garrantzirik ematen ez bagenion ere, horren garrantziaz Ekin Aurrera aldizkaria publikatzen eta banatzen hasi ginenean ohartu ginen: Dokumentatzen ez dena ez da izan.

Horren jabedun izanda, 1994. urtean Goierriko EGIren xoxekin argazki kamera konpakta  bat erosi genuen eta hortik aurrera bilduma osatzen joan zen.

Argazki bilduma ia 1000 argazkiz osaturik dago, horietatik +/- 170 esanguratsuenak GBBren Flickr atarian ikusgai dituzuelarik. Argazki bilduma honen denbora tartea laburra izanik, sailkapena urteka egin dugula ikusiko duzue.

Konponbiderako Urratsak

Read more

Ekin Aurrera aldizkariaren bilduma osoa eskuragarri

ekin_aurrera_header

1986. urtea beltz eta iluna izan zen EAJrentzat. Zatiketa politikoak urte luzez iraun zuten zauri pertsonalak eragin zituen bezala, Gipuzkoako herrialdean ia bere desagerpen politikoa suposatu zuen. Gipuzkoan hutsaren hurreneko bezala geratu ginen… ta Beasainen ere beste hainbeste.

Eta EAJrekin batera, zer esanik ez dago EGI gazte erakunde abertzalea ere “de facto”zko desagerpena jasan zuela.

Egoera horri buelta eman beharra zegoela hausnarketa eginda, Beasaingo eta Legazpiko EGIko gazteek hasiera batean beraien herrietan etxez etxe buzoneatuko zen aldizkari bat editatzeari ekin zioten: Ekin Aurrera. Hasierako aleek laister eman zuten Goierriko beste hainbat herriekiko jauzia ta 10.000 ale publikatzera ere iritsi zen.

Read more