Beasainen espainiar banderaren inposaketaren aurrean

Espainiar estatuak Beasaingo Udala espainiar bandera udaletxean jartzera behartu du.

Bilduren udal gobernuak, epaitegietan helegiteak aurkeztu ondoren, inposaketa hau onartzea erabaki du. Honen aurrean, Beasaingo EAJ-PNVk honako adierazpena egin nahi du.

Erabat arbuiatzen dugu gure erabakitze eskubidearen aurka eta gure udaletxea osatzen duten alderdi politikoen aurka doan inposaketa hau; azken udalbatzan honen harira onartutako mozioak agerian utzi modura.

Beasaingo herriari gogorarazi nahi diogu EAJ-PNVren bandera bakarra ikurrina izan dela eta hala izaten jarraituko duela. 1936an, lehenengo Eusko Jaurlaritzak bere ikurrin ofizialtzat hartu zuen berbera.

Gerra zibilean gudari askok eman zuten bizia ikurrinaren eta askatasunaren alde. Familia ugarik jasan zituzten mehatxuak, bortxaketak, gabeziak, nekeak eta espetxea ikurrina defendatu eta espainiar bandera arbuiatzeagatik. Omenaldirik sentikorrena egin nahi diegu ikurrinaren benetako defentsan aritu ziren guztiei.

Francoren diktadura garaian debekatu eta zapaldua izan zen ikurrina erakunde, eskola eta leku guztietan, eta honen ordez espainiar bandera inposatu zuten.

Diktadura ondoren legeztatu bazuten ere, EAJ-PNV mehatxatua, jarraitua eta iraindua izan da urteetan zehar ikurrina defendatzeagatik, eta ez soilik espainiar ejerzitu eta poliziaren aldetik. Gogoan ditugu oso urrun ez dauden urte haiek, non ezker abertzaleak “PNV español” esaten zigun epaitegietatik zetozen erabakiak onartzeagatik, orain beraiek egin duten bezalaxe. Non dago orain ezker abertzalearen desobedientzia zibila? Orain ezker abertzalea gure udalaren gobernuan dagoelako ez al da tokatzen?

Diputazioan ere Bilduk, bertan bandera espainiarraren inposaketa gogoratzen zuen plaka kendu du eta ezker abertzaleko “ekintzaile” guztiak isilik, ezer esan eta egin gabe. Orain ez baita tokatzen.

Baina espainiar bandera Beasaingo udalean jartzeagatik historia egingo duena Bilduren gobernua izango da.

San Martin plazan gure herriak inposaketa hau arbuiatzen duela agerian utziko duen plaka ezartzea, ikurrina bera jartzea eta Aberri egunean herritarrei beren balkoi eta leihoetan ikurrina jartzeko deia egitea adostu genuen azken udalbatzan onartutako mozioan.

Geurea, ikurriña da.

Gora Euskadi Askatuta!!

Beasaingo EAJ-PNV

Beasainen, 2015eko martxoaren 24an.

Ayuntamiento de Beasain: Izquierda Abertzale vs. EAJ-PNV y viceversa ¡Qué cansino!

Más de un año ha pasado desde que pusimos en marcha éste blog y distintos perfiles asociados en unas cuantas redes sociales. En éstos meses, la línea editorial se ha centrado principalmente en las cuestiones que atañen a la labor municipal de nuestro grupo de concejales en el Ayuntamiento.

Read more

Ezker abertzalea Aitor Aldasororen aurka

Atzoko egunez Beasaingo EAJ-PNVrentzat prentsaurreko garrantzitsua gauzatu zen. Honatx bertan irakurri zen testua:

(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)

EAJ eta H1! taldeen prentsaurrekoaOngietorriak EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak deitutako prentsaurreko honetara.

Honen bidez, Ezker Abertzaleak, Aitor Aldasoro gure zinegotzi eta bozeramalearen izena zikintzeko eramandako kanpaina salatu nahi dugu.

Hau guztia, EAJ-PNV eta H1! eko bozeramaleek argitaratutako gutunarekin hasi zen, bertan, Beasaingo Udaleko Bilduren liberatuek, 2012 eta 2013an, grebak egin ondoren jasotako soldatak itzultzeko eskatu zitzaienean.

Azkar erantzun zuen ezker abertzaleak eta hurrengo astean, “Bista Alai”en eta balizko legez kanpoko tramitazioa aitzaki hartuta, Aitor Aldasororen aurkako kanpainari hasera eman zioten. Udaleko web orrian “Bista Alaien 230.243,56 € falta dira”, “falta den dirue non dagoen argitu arte” (2013.06.11), “Aitor Aldasorok gezurrak esan ditu” eta “Patxi Plazaolak gobernuak gauzatutako kudeaketa txarra eta ilunarekin” (2013.06.18).

Read more