Aitor Aldasorori elkarrizketa NdGn: “El desfase de Sasieta supondrá un incremento de un %40 de media en las tasas de basura.”

Atzoko egunez DiarioVasco egunkariaren txanda bazen, gaurko egunez Noticias de Gipuzkoa egunkariak Beasaingo alkate eta Sasieta Mankomunitateko buru den Aitor Aldasorori eginiko elkarrizketa mamitsua -eta hau ere kezkagarria- dakar.

Gaiak duen interesagatik eta herritarroi epe motzean gure ekonomian eragingo zaigun trastornoagatik, elkarrizketa hau ere bere osotasunean eskeintzen dugu blogean.

Oharra: Irudietan sakatuta, elkarrizketa .pdf [2Mb.] fitxategi bakar batean eskuratuko duzu.

AITOR_ALDASORO_NdG_03_11_2015_EL DESFASE_DE_SASIETA_SUPONDRÁ_UN_INCREMENTO_DE_UN_40_DE_MEDIA_EN_LAS_TASAS_DE_ BASURA_01

AITOR_ALDASORO_NdG_03_11_2015_EL DESFASE_DE_SASIETA_SUPONDRÁ_UN_INCREMENTO_DE_UN_40_DE_MEDIA_EN_LAS_TASAS_DE_ BASURA_02

Aitor Aldasorori elkarrizketa DVn: “La situación en Sasieta se veía venir”

Atzoko egunez DiarioVasco egunkariak Beasaingo alkate eta Sasieta Mankomunitateko buru den Aitor Aldasorori eginiko elkarrizketa mamitsua -eta kezkagarria- zekarren.

Gaiak duen interesagatik eta herritarroi epe motzean gure ekonomian eragingo zaigun trastornoagatik, elkarrizketa bere osotasunean eskeintzen dugu blogean.

Oharra: Irudietan sakatuta, elkarrizketa .pdf [96Kb.] fitxategi bakar batean eskuratuko duzu.

Aitor Aldasorori DVn eginiko elkarrizketa.AITOR_ALDASORO_Intentaremos_que_la_subida_sea_la_menor_posible_pero_la_tasa_de_la_basura_subirá_seguro_02

Goierriko Manifestua, enegarren manifestua

(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)

Irailaren 19rako antolatu du Kontseiluak ekitaldia, euskararen gainean GOIERRIKO MANIFESTUA deiturikoa azaltzeko. EUSKARAZ BIZI DEN GOIERRIREKIN EGITEN DUGU AMETS esanez hasten da zorioneko manifestu hori.

Eta horren aldeko arrazoiak ematerakoan, asmatu dute beste hitz berri bat, ARGUDIOTEGIA alegia, arrazoien multzoa. Guztiak ez, baina horietako batzuk aipatuko ditugu:

Read more

Goierriko EGIko argazki bilduma historikoa ikusgai.

Aurreko post batean Goierriko EGIk 90eko hamarkadan publikatzen zuen Ekin Aurrera aldizkariarekin egindako lana jarraituz, oraingoan Goierriko EGIk bere jardunean ateratako argazki bilduma osoa digitalizatu dugu eta azkenik denontzat eskuragarri jarri dugu.

1992-1999 urte tartea hartzen duen denbora tartea oparoa izan zen Goierriko EGIren barnean politika egiten genuen gazteontzat. 1970ko hamarkadaren baby-boomaren ordezkariak ginen. Gure jardun politikoaren hastapenetan ekintzak eta ekimenak dokumentatzeari garrantzirik ematen ez bagenion ere, horren garrantziaz Ekin Aurrera aldizkaria publikatzen eta banatzen hasi ginenean ohartu ginen: Dokumentatzen ez dena ez da izan.

Horren jabedun izanda, 1994. urtean Goierriko EGIren xoxekin argazki kamera konpakta  bat erosi genuen eta hortik aurrera bilduma osatzen joan zen.

Argazki bilduma ia 1000 argazkiz osaturik dago, horietatik +/- 170 esanguratsuenak GBBren Flickr atarian ikusgai dituzuelarik. Argazki bilduma honen denbora tartea laburra izanik, sailkapena urteka egin dugula ikusiko duzue.

Konponbiderako Urratsak

Read more

Alderdi Eguna 2012: Goierriko txozna.

Forondako zelaietan ospaturiko Alderdi Egunean Goierriko UBBek elkarlanean txozna jarri zuten. Honako galerian bertan harturiko argazki gutxi batzu gozagarri jartzen dizkizuegu.

Argazkiak bere osotasunean eta kalitate hobean Flickreko gure kontuan ikusi ditzazkezue. Zuen argazkiak hemen erakutsi nahiko bazenitue, bidali ta bisitari guztiekin partekatzeari ekingo genieke.