GAUR: Eztabaida Tolosako Udaletxearen batzar aretoan

Gaurko egunez eta arratsaldeko 19:00etan hasita hauteskunde eztabaida izango dugu Tolosako Udaletxearen batzar aretoan.

Maria Eugenia Arrizabalaga

Hizlariak Maria Eugenia Arrizabalaga EAJtik eta Marian Beitialarrangoitia Ezker Abertzaletik izango ditugu.

Aretoak 100 lagunentzako lekua duenez, eserlekua izan nahi bada goiz joatea aholkatzen dizuegu.

Aste honetarako agenda Beasainen

Hauteskunde kanpainan burubelarri sartuta gaudelarik, datozen egunotan Beasainen eta Donostian izango ditugun ekimenen berri dijoakizue:
  • Urriaren 12an, 19:30etan, Igartza Jauregian: “Catalunya-Euskadi, bi Nazio bere etorkizunaren bila” hitzaldia, Victor Terradellas Jn. (CDCko Kanpo Harremanetarako arduraduna) eta Joseba Egibar Jn. en eskutik.

    Read more

Kartelekin ordu txikietan

Hauteskunde kanpainen hasieran ohikoak diren ordu txikietako kartel eransketen ohitura Beasaingo alderdikideon eskutik.

Azpikaldeko galeria horren testigu:

This slideshow requires JavaScript.

Urriaren 21a arte badugu lan eskerga!!!

Urriaren 7ko eguneraketa: Kanpaina hasierako gauean Beasaingo beste alderdikideekin batera, Gipuzkoako hamaika alderdikideek ere ordu txikietako jarduna argazkitan jaso zuten.

Argazkiak guztiak, GBBren Flickr profilean bilduma honetan txukun-txukun sailkatuta kontsultatu daitezke.