1894-07-14: Sabino Aranak lehenengo aldiz ikurriña zintzilikatuko du

Sabino Aranak argi ikusi zuen, hasiera-hasieratik, Herri baten nortasuna defendatzeko beharrezkoa zela sinboloak erabiltzea, edo sortzea behar izanez gero.

XIX. mendean egun Europan ezagutzen ditugun estatu modernoak eratzen ari zirenean, estatu hauek beraien ikurrak zituzten bezala, Euskal Herriarentzat ere bereak sortzearen beharra ikusi zuen Sabino Aranak.

ikurrina

Hala nola sortu zuen lehenengo ikurra bandera bat izan zen, “ikurrina”, eta horren ostean izen bat, “Euzkadi”, eta “Euzko Abendaren Ereserkia”.

Read more

Beasainen espainiar banderaren inposaketaren aurrean

Espainiar estatuak Beasaingo Udala espainiar bandera udaletxean jartzera behartu du.

Bilduren udal gobernuak, epaitegietan helegiteak aurkeztu ondoren, inposaketa hau onartzea erabaki du. Honen aurrean, Beasaingo EAJ-PNVk honako adierazpena egin nahi du.

Erabat arbuiatzen dugu gure erabakitze eskubidearen aurka eta gure udaletxea osatzen duten alderdi politikoen aurka doan inposaketa hau; azken udalbatzan honen harira onartutako mozioak agerian utzi modura.

Beasaingo herriari gogorarazi nahi diogu EAJ-PNVren bandera bakarra ikurrina izan dela eta hala izaten jarraituko duela. 1936an, lehenengo Eusko Jaurlaritzak bere ikurrin ofizialtzat hartu zuen berbera.

Gerra zibilean gudari askok eman zuten bizia ikurrinaren eta askatasunaren alde. Familia ugarik jasan zituzten mehatxuak, bortxaketak, gabeziak, nekeak eta espetxea ikurrina defendatu eta espainiar bandera arbuiatzeagatik. Omenaldirik sentikorrena egin nahi diegu ikurrinaren benetako defentsan aritu ziren guztiei.

Francoren diktadura garaian debekatu eta zapaldua izan zen ikurrina erakunde, eskola eta leku guztietan, eta honen ordez espainiar bandera inposatu zuten.

Diktadura ondoren legeztatu bazuten ere, EAJ-PNV mehatxatua, jarraitua eta iraindua izan da urteetan zehar ikurrina defendatzeagatik, eta ez soilik espainiar ejerzitu eta poliziaren aldetik. Gogoan ditugu oso urrun ez dauden urte haiek, non ezker abertzaleak “PNV español” esaten zigun epaitegietatik zetozen erabakiak onartzeagatik, orain beraiek egin duten bezalaxe. Non dago orain ezker abertzalearen desobedientzia zibila? Orain ezker abertzalea gure udalaren gobernuan dagoelako ez al da tokatzen?

Diputazioan ere Bilduk, bertan bandera espainiarraren inposaketa gogoratzen zuen plaka kendu du eta ezker abertzaleko “ekintzaile” guztiak isilik, ezer esan eta egin gabe. Orain ez baita tokatzen.

Baina espainiar bandera Beasaingo udalean jartzeagatik historia egingo duena Bilduren gobernua izango da.

San Martin plazan gure herriak inposaketa hau arbuiatzen duela agerian utziko duen plaka ezartzea, ikurrina bera jartzea eta Aberri egunean herritarrei beren balkoi eta leihoetan ikurrina jartzeko deia egitea adostu genuen azken udalbatzan onartutako mozioan.

Geurea, ikurriña da.

Gora Euskadi Askatuta!!

Beasaingo EAJ-PNV

Beasainen, 2015eko martxoaren 24an.

Ikurriñak 120 urte: Larunbatean zita Bilbon!

ikurrina_120_urte
Sakatu irudian larunbateko programa eskuratzeko.

1894ko uztailaren 14an eta Bilboko Korreo Kaleko Batzokijan, Sabino Aranak lehenengo aldiz ikurriña zintzilikatuko du.

Sabino Aranak argi ikusi zuen, hasiera-hasieratik, nortasuna defendatzeko beharrezkoa zela sinboloak erabiltzea, edo sortzea behar izanez gero.

Euskal Herriarentzat sortu zuen lehenengoa bandera bat izan zen, “Ikurrina”, eta horren ostean izen bat, “Euzkadi”, eta “Euzko Abendaren Ereserkia”.

Luis anaiarekin batera asmatutako ikurrina 1894ko uztailaren 14an, arratsaldeko 6etan, astindu zen lehenengoz Euskeldun Batzokijaren irekitze ekitaldian, Bilboko Posta kalean, Boulevardarekin kantoian, 24. zenbakian, 2. solairuan.

Read more