EAJ-PNVk hobekuntzak lortu ditu Beasaingo RENFEren azpiegitura eta zerbitzuetan

EAJko Kongresuko eta Senatuko kideekin prentsaurrekoa
EAJko Kongresuko eta Senatuko kideekin prentsaurrekoa

– Aitor Aldasoro hautagaiak azpimarratu duenez Kongresuan Eusko Abertzaleak taldeak aurkeztutako ekimena talde jeltzale biek azken hilabeteetan beasaindarren interesen defentsan garatutako lan amankomunaren emaitza da.

– EAJ-PNVk Sustapen Ministerioaren konpromisoa lortu du RENFEren lineak Beasainen eragiten duen ingurune-zarataren inpaktua aztertzeko, berau arintzeko neurriak ezartzeko, andenetako irisgarritasuna eta argiztapena hobetzeko eta baita trenen maiztasuna handitzeko ere.

Read more

Beasaingo tren geltokiko azpiegiturak hobetzeko proposamena

Beasaingo trenbidea
Beasaingo geltokia eta trenbidea

Herriko ordezkari abertzale garenez, herri osoko ikuspegia ezin dugu galdu gure egunerokoan.

EAJ-PNVk, ordezkariak ditu Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzan. Hortik haratago, baita Madrilgo Kongresu zein Senatuan eta Bruselan ere.

Herriko gauzei dagokionean, gure lana da instituzio horietan ere herrirako ekimenak lantzea.

Bere garaian Kiroldegi edo Igartzarako landu genuen bezala, azken hilabete hauetan eta herriko tren geltokiaren karira, Beasaingo EAJ-PNVk eta Madrileko Kongresuan zein Senatuan ditugun taldeekin batera hainbat hobekuntza landu ditugu, bertan onartu eta gauzatzeko.

Read more